Irabazi (elektronika)

Elektronikan, seinale elektrikoiei buruz aritzerakoan, irabazia irteera seinale baten eta sarreta seinale baten harteko tentsio, intentsitate edo potentziaren arteko erlazioa neurtzen duen magnitude bat da.

Ekipamendu elektronikoari buruz aritzerakoan —askotan anplifikagailuei buruz—, irabazia, ekipo batek sarrerako seinale bat izanda, irteeran seinale horren tentsioa, korrontea edo potentzia haunditzeko duen gaitasunaren neurria da. Hau da, seinale bati eman diezaiokeen irabazia.

Orokorrean, irabazia neurtzeko erabiltzen den unitatea dezibela da (dB). Dezibela unitate logaritmikoa da. 0dB-ko irabazi batek seinalea berdina dela esan nahi du, irabazi positibo batek seinalea anplifikatu egin dela, eta irabazi negatibo batek seinalea atenuatu egin dela —atenuazioa irabazi negatiboa da—. Irabazia G letrarekin izendatzen da —ingelesezko gain—.

Irabazi terminoa bera bakarrik erabiltzea ambiguoa da: irteera eta sarrerako tentsioen harteko erlazioa izan daiteke (tentsio-irabazia), irteera eta sarrerako korronteen harteko erlazioa (korronte irabazia) edo irteera eta sarrerako potentzien harteko erlazioa (potentzia-irabazia).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search